LH 3.mailako ikasleak gure herriak ezagutzen

3. mailako ikasleak “Gure herriak” proiektua lantzen aritu dira eta joan den astean eman zioten amaiera. Proiektuan zehar Euskal Herriko hiriburuak eta probintziak, mapa eta planoaren arteko desberdintasunak, gure herrien (Zumarraga, Urretxu eta Ezkio-Itsaso) kokapena, demografia, puntu interesgarriak, mendiak eta horien garaiera, inguruko ibaiak … ezagutu eta ikasi dituzte. Gaia taldeko lan batekin itxi dute. Talde txikitan norberaren herriaren inguruko informazioa bilatu eta aztertu ondoren, poster edo liburuxka bat osatu eta gelakideei aurkeztu diete. Horretaz gain, gaiaren inguruko Kahoot bat ere egin dute. Primerako lana!