Ikastolako taldea, Lilatoian berriro ere

Bosgarren urtez, Urretxu-Zumarraga Ikastolako Lilatoi taldeak arrosa kolorearen indarra erakutsi du Donostiako kaleetan. Lilatoiaren ekitaldirik jendetsuena izan da aurtengoa, eta 6.500 emakumeren muga gainditu du. Beste behin, gure taldeak saria jaso du, jende gehien bildu duen bigarren taldea izan baita, Legazpiko Ikastolarekin eta Zumaiako emakume etxeen taldearekin batera. Ikasleak, amak, amonak, lagunak, ikasle ohiak, irakasleak… askotariko emakumeak elkarrekin bost kilometroko korrikaldia osatzeko erronkan. Aupa, neskak!


Datorren  urtean ere bertan izango gara, ez egin zalantzarik!