Lizeokoak Zumaia-Deba ibilbidean

Ohiturari jarraituz eta eguraldia lagun, kurtso hasierako mendi irteera egin zuten Lizeoko ikasle eta irakasleek. Oraingo honetan, Zumaia eta Deba (Gipuzkoa) lotzen dituen kostako bideaz eta eskaintzen dituen bistez gozatu zuten. Ibilbidea amaitutakoan, bazkaltzeko eta inguruaz gozatzeko aukera ere izan zuten ikasleek.