Gaur martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko eguna izanik Ikastolan hainbat ekintza ditugu.

Lehen Hezkuntzako ikasleekin mahai-ingurua egin dugu ondorengo argazkiaren inguruan hausnartuz eta elkarrekintza sustatuz. Bertan, ideia eta iritzi anitzak partekatu ditugu eta solasaldia oso aberasgarria izan da ikasle zein irakasleentzat. 

Bestalde, asteburuan Urretxu eta Zumarragako emakume baserritar eta herri kirolariei egin zaien omenaldiari ere tartetxo bat eskeini diegu geletan. 

ZORIONAK EMAKUME GUZTIEI!