Martxoaren 8a gogoratu dugu Lizeoan

Urtero bezala, Lizeoko ikasle eta irakasleok martxoaren 8arekin egin dugu bat, eta Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu dugu aldez aurretik, aurten igandea baita. Historiako emakume esanguratsuenen fitxez osatutako ardatz kronologikoa egin dugu, taldeka bildu eta hainbat arlotako emakumeak aukeratu ditugu lan honetarako. Azkenik, sortutako fitxak gure takilletan itsatsi ditugu eta Lizeoko terrazan pankarta bat jarri dugu, #Gureemakumeakdiraeredu lemapean.