ZER ZARA?
FAMILIAK

MASKULINITATEA ETA FEMINITATEA LANTZEN

Aste honetan, otsailak 18-22a bitartean, DBH 2. mailako neska-mutilak, HARREMANAK taldekideekin batera, egitasmo batean murgilduta gabiltza. Tratu onak eta Genero Indarkeria Prebentziorako programa barruan  “Maskulinitatea eta Feminitatea” lantzen ari dira. Bizitzan zehar gizon eta emakume bezala nola joaten garen eraikitzen ulertu, eta horretan gizarteak, familiak, eta inguruak duen eragina ikusi eta aztertu.

Ezagutzaren ondorioz gure burua maitatuz, ñabardurak eta berezitasunak agertuz, elkarrekiko harremanak atseginagoak, laguntzaileagoak, sinergikoak eta aberatsagoak izan daitezen lortuko dugu.

Apirilak 11 eta maiatzak 23 guraso eta irakasleen txanda izango da.

 

Leave a Comment