Mónica Leivarekin solasean

Gurekin izan da Urretxu-Zumarraga Ikastolan Mónica Leiva kazetari, analista eta Historia Garaikidearen ikertzailea. Gure gizartearen aniztasunaz eta bizikidetzaz hausnarketa sustatzeko saio bat bideratu du Batxilergoko 2. mailako ikasleekin, Lizeoan. Saioa oso interesgarria izan da; gure gizartearen eboluzioaz sentsibilizatzeko eta  gure etorkizunaz hausnartzeko balio izan die ikasleei. Eskerrik asko, Mónica!