Ostiralak etorkizunaren alde

Greta Thunberg ikasle suediarrak hasitako bideari jarraituz, joan den ostiralean, irailaren 20an, Lizeoko ikasleek klima aldaketaren inguruan kontzientzia hartzeko greba deialdia egin zuten, agintari eta gobernuei eskatzeko arazoari aurre egiteko neurriak martxan jar ditzaten. Ekimena mundu osoan egiten da, eta gure ikasleek bat egin zuten deialdiarekin, Lizeoko sarreran elkarretaratzea eginez eta argazkia ateraz.