Oxigenoa Euskarari Euskararen astean

Abenduaren 4an, Euskararen Nazioarteko egunaren inguruan antolatutako ekitaldien barruan “6000 metroan ere” dokumentalaren bi saio izan genituen Zelai Arizti aretoan.

Mendiak eta Herriak Elkarteko Felipe Uriarte (dokumentalaren eta proiektuaren zuzendaria) eta espedizioan parte hartu zuten Oñatiko Igor Mugarza eta Maddi Oihagaray gazteak izan genituen gure artean, DBH eta Batxilergoko ikasleek aurrez gelan landutako gaien inguruan sortutako galderei erantzuteko. Solasaldi oparo eta ederra eskaini ziguten eta zergatik ez esan, inbidia apur bat ere sentitu genuen.