Passion for Knowledge 2019 Topaketa

Joan den asteazkenean, urriak 2, Batxilergoko 1. mailako zientzietako ikasleak Donostiako Eureka! Zientzia Museoan izan ziren, top@DIPC Zientziarekin jolasean! topaketen aurtengo edizioan. DIPC 2009. urtetik hona antolatzen diren zientzia jardunaldiak dira, eta bertan hainbat Nobel saridun eta puntako ikerlarirekin jardunean aritzeko aukera ezin hobea izaten dute ikasleek. Topaketa hauen helburu nagusiak Euskal Herriko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea eta ezagutzarekiko pasioa piztea dira.

Gure ikasleek Jocelyn Bell Burnell astrofisikaria, Jean-Pierre Sauvage kimikaria eta Juan Ignacio Cirac fisikaria entzuteko aukera izan zuten, Pedro Miguel Etxenike zientzialari euskalduna moderatzaile lanetan zela.