PIZTU Gazte!

Ikasturte honetan PIZTU Gazte! proiektuan parte-hartzen hasi dira gure ikasleak. Urretxuko Udalak gazteen beharrak ezagutzeko asmoz martxan jarri duen proiektua da hau, 16-18 urte bitarteko gazteen aisialdiaren inguruko lanketa egitea du helburu duena. Foro honetan bi herrietako ikastetxeek hartzen dute parte eta UZIkastolaren kasuan, DBH 2. eta 3. mailako ikasleak dira bertara joaten direnak. Hilabetero biltzen dira beraien iritzi eta proposamenen berri emateko. Gazteen interesetatik abiatuz herria eraldatzeko aukera bikaina dute bertan gure ikasleek!