Santa Ageda eskean

“Santa Agenda bezpera dugu, Euskal Herriko eguna …”

Gaur otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera eguna ospatu dugu. Arratsaldean makilekin lurra joaz koplak abestera atera gara herrian zehar Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko zenbait ikasle, irakasle eta guraso. Arratsaldeko 18:00ak inguruan Ikastolan bildu eta plazaz-plaza ibili gara kantuan. Zumarragako enparantzan eman diogu amaiera errondari. Plazako arkupetan txokolate beroa hartzeko aukera izan dugu. Aurtengoan ere giro aparta izan dugu.