StartInnova lehiaketan sarituak!

Ostiralean StartInnovako lehiaketako finala izan zen, eta, beste behin, Urretxu-Zumarraga Ikastolak hainbat sari eskuratu ditu. Bi talde saritu zituzten: Nadut taldeak lehen saria lortu zuen (Batxilergoko 2. mailako Amaya Udabe, Joseba Arratibel eta Uxuri Urrate), ipuin tradizionalak genero ikuspegitik moldatzeko proiektu batekin; Blim taldeak, berriz, hirugarren saria lortu zuen (Batxilergoko 1. mailako Brandy Peñagarikano, Libe Asensio, Iratxe Faria eta Maialen Campos); euskal artisau produktuez osatutako saskiak saldu eta haien etekinen zati bat Argentinako Euskal Etxeak laguntzeko bideratutako proiektu bat aurkeztu zuten azken hauek. Alain Beltza eta Idoia Agirre irakasleen laguntza izan zuten bi talde hauek. Bejondeizuela guztioi!