“Unitour” Orientazio Azoka

Abenduaren 10ean, Batxilergoko 2. mailako ikasleak Donostiako Kursaalean antolatutako Unitour Orientazio Azokan egon ziren.
Han, EAEko unibertsitateez gain, beste hainbat erkidegotako informazioa jasotzeko aukera izan zuten, eta, batez ere, Gradu ikasketa berrien ingurukoa, euren etorkizun akademikoa aukeratzeko lagungarri izaten dena.