“Urretxu-Zumarraga Ikastolak egindako harrera paregabea izan da. Hasieratik gure lana erraztu digute”

2021eko irailetik, Gautenako gela egonkor berri bat daukagu Urretxu-Zumarraga Ikastolan eta ikasturte honetan, lau ikasle eta lau profesional daude bertan. Elkarrekin bizi, ikasi eta lan egiteko aukera paregabea ari da izaten guretzat, ikastolako espazioak elkarrekin partekatzeaz gain, elkarrekin egiten baititugu zenbait ospakizun eta ekintza.

 

Gautenako elkarteko aldizkarian, bertako profesionalei elkarrizketa bat egin zien eta bertan azaltzen duten moduan, aurrera begira, elkarrekin gehiagotan egoteko espazio eta aukerak sortzea da Gautena zein Urretxu-Zumarraga Ikastolaren helburua. Elkarrizketa hemen irakur daiteke: https://issuu.com/gautena-gipuzkoa/docs/gautena_gaur_57

 

Segi dezagun bada, elkarrekin bidea eraikitzen!