ZER ZARA?
FAMILIAK

Urretxu-Zumarraga Ikastolak ere, Klika!

 

Garestik Gasteiza bidean, beste behin ere Urretxu eta Zumarragatik igaro da Korrika, eta Ikastolak erantzun paregabea eman dio euskararen aldeko ekimenari. Adin guztietako ikasleak, gurasoak, irakasleak eta gainontzeko langileak prest zeuden, euren tokian, 10:30ak inguruan lekukoa hartzeko, eta ordu erdi lehenagotik hasi da jendea Labeaga eta Secundino Esnaola arteko zubian biltzen. Azken ospakizun handietan falta izan zaigun eguraldi ona lagun izan dugu oraingoan, eta horrek are gehiago animatu ditu bertaratuak. Urretxuko Udaleko ordezkarien eskutik hartu dugu lekukoa: Araiz Padrón ama, Ainhoa Agirre LH 4. mailako ikaslea, Alvaro Ruiz de Alegría Batxilergoko 1. mailako ikaslea eta Alain Beltza irakaslea izan dira Ikastolaren izenean lekukoa eramateko ardura izan dutenak. Horiekin batera dozenaka korrikalari aritu dira egokitutako zatia egiten, baina askok eta askok aurrera jarraitu dute, oihu eta animo artean. Legazpi inguruetaraino iritsi denik ere egon da; gora zuek!

 

 

Leave a Comment

You must be logged in to post a comment.