Urretxu-Zumarragako Herri Kirol Elkarteko kideak Ikastolan

5. eta 6. mailako ikasleak Gorputz Hezkuntzako saioetan herri kirolak lantzen eta praktikatzen aritu dira hainbat saiotan. Proiektuari amaiera emateko aste honetan Urretxu-Zumarragako Herri Kirol Elkarteko kide batzuk etorri dira gure Ikastolara eta “pentatloi” txiki bat prestatu dute ikasleentzako. Oso gustura aritu dira guztiak, ederki pasatu dute. 

Mila esker Urretxu-Zumarragako Herri Kirol Elkarteari!