Urretxuko Udal Liburutegiko orri-markatzaile lehiaketa
Urretxuko Udal Liburutegiak I.orri-markatzailearen lehiaketa antolatu du, izan ere, liburutegiaren irekieraren 50. urteurrena da aurten.
Lehen hezkuntzako zenbait mailetako ikasleek orri-markatzaileak egin dituzte arte-hezkuntzako saioetan eta ondoren lehiaketara aurkeztu dituzte. Gustuko ekintza izan da ikasleentzako.
Zorionak Urretxuko Udal Liburutegiari eta zorte on guztioi!