ZER ZARA?
FAMILIAK

Uxuri Urrate, ON Zientzia bideo-lehiaketan saritua

Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) ON ZIENTZIA 9. Bideo Lehiaketa antolatu dute, zientzia eta teknologia dibulgatzeko.Teknopolis zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebista-programaren barruan eratu da lehiaketa.

Lehiaketaren helburua zientzia eta teknologiaren balio positiboak eta garapenekoak sustatzen dituzten bideo labur eta originalen ekoizpena eta difusioa bultzatzea da. Gai zientifiko edo teknologikoei buruzko bideoak aurkez ditzakezu, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez, 5 minutu baino laburragoak.

Batxilergoko 1. mailakoa den Uxuri Urrate gure ikasleak Euskarako Bideoen alorreko aipamen berezia jaso du. Sari-banaketa ekitaldia Donostiako Tabakaleran izan zen ekainaren 13an (azpiko loturan Uxuriren lana ikus dezakezue). Datorren asteko Teknopolis saioan ikusi ahalko da sari-banaketa ekitaldia.

Zorionak, Uxuri!!!

 

ZU, ZIENTZIA