UZIKASTOLAKO IKASLEAK GIPUZKOAKO BERTSO IDATZIEN LEHIAKETAN

Atzo, martxoak 27, Goierri eskualdeko ikastetxe askotatik etorritako ikasleekin batera, LH 3. mailatik DBH 4. maila bitarteko Urretxu-Zumarraga Ikastolako ordezkaritza zabal bat izan zen Gipuzkoako Bertso Idatzien Lehiaketan.

 

Zelai Arizti aretoan elkartu ziren guztiak, eta ordubete inguru izan zuten, jarritako gaiaren inguruan, bertsoa edo koplak pentsatu, burutu eta paperean idazteko. Jarraian bertso saio txiki bat izan zuten aretoan bertan. Bukatzeko, lehen orduan idatzitako bertso eta kopla onenen egileei aitortza egiteko aukera izan zuten.

 

Sarituen artean gure Ikastolako hiru kide izan ziren: Jon Calzada, Nahia Cuñado eta Hodei Salaberria.

 

BEJONDEIZUELA PARTE-HARTZAILE GUZTIEI ETA SEGI AURRERANTZEAN ERE EUSKAL KULTURAN MURGILTZEN !!!!

 

Leave a Comment

You must be logged in to post a comment.