Zabaldu begiak eta bete ametsak

Gaur “Zabaldu begiak eta bete ametsak” proiektuaren barruan Leire Olabarria eta Ibon Muguerza izan ditugu gurean, Real Sociedadeko begiraleekin batera Xabi Perezek bideratuta. Kirolaz, bizipenez, bizi-ohiturez… saio interesgarria eskaini digute eta jolaserako aukera ere izan dugu. Eskerrik asko!