Zabaldu begiak eta bete ametsak!

Ibiliz Fundazioak eta Kutxa Fundazioak gidaturik, urriaren 29an DBH 3. mailako ikasleek kirola egiteak dakartzan onuren berri jaso ahal izan zuten. Hasteko, bi kirolari profesionalen testigantzak entzuteko aukera izan zuten, bertatik bertara: batetik, Leire Olaberria txirrindulari ikaztegietarrak emakume izateak kirola praktikatzean nola eragiten duen azaldu zuen, eta Ibon Mugerza surflari tolosarrak istripu batek eragindako lesioei aurre egiteko kirolak eman dion laguntza eta gogoa nabarmendu zituen. Biek ala biek azpimarratu nahi izan zieten ikasleei gustuko kirolean gozatzearen eta aurrera jarraitzearen garrantzia, eta arazoei aurre egiteko orduan kirolak eskaintzen dizkigun laguntza eta baloreak.

Gero, Lizeoko zelaian, hainbat jolas egiteko aukera izan zuten, hizlarien beraien eta Bera-Bera RT Kirol Elkarteko bi kideren laguntzaz.