Zapata gorriak

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean Zapata gorriak ekimena egin genuen Lizeoan.

Ekimen hori Ciudad Juarezen (Mexiko) egin zen lehenengo aldiz 2009. urtean, emakumeen aurka izandako indarkeria salatzeko. Guk, ekintza hori imitatuz, 113 zapata margotu genituen gorriz, horiek baitira 2003tik hona Euska Herrian indarkeria matxistaren ondorioz hildakoak: 102 emakume eta 11 ume, hain zuzen ere.