ZER ZARA?
FAMILIAK

Zaporeak Lizeoan

Maiatzaren 14an, Zaporeak Elkarteko hiru kide 3. DBHko ikasleekin egon dira euren proiektua ezagutarazteko. Zaporeak Intxaurrondoko elkarte gastronomiko baten ekimenez sortutako proiektua da, eta Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuei jaten ematea da euren helburua. Janariaren bitartez, talde lanean eta  errefuxiatuei duintasuna helaraztean oinarritzen da beraien ekimena. Aurkezpenean Zaporeak taldekoek hartu dute hitza eta ikasleek oso gustura entzun dituzte proiektuaren nondik norakoak. Elkarteak indartzen duen talde lana baliatuz, ikasleei mezu hori eman diete gelan lanketa bat burutzeko.

Leave a Comment

You must be logged in to post a comment.