ZER ZARA?
FAMILIAK

Zaporeak proiektuaren makarroi bilketa

DBH 3. mailako ikasleek, Gizarte Zientzietako ikasgaiaren barruan egiten ari diren lanketari jarraipena emanez, Zaporeak proiektuarentzako makarroi bilketa egin dute Ikastolan, Lizeoan eta herriko hainbat saltokitan. Erronka jarri zioten euren buruari: 1000 kilo makarroi biltzea, hain zuzen. Datorren astelehenean jakingo dute helburua bete duten, baina orain arteko aurreikuspenak onak dira. Lan bikaina, neska-mutilak, eta mila esker Ikastolako parte-hartzaile guztiei!