ZER ZARA?
FAMILIAK

Zaporeak proiekturako 712 kilo jaso ditugu

Joan den ostiralean egin genuen makarroi bilketan hasieran jarritako helburutik oso gertu ibili gara, eta emaitza pozgarria da: 712 kilo makarroi biltzea lortu dugu! Lehenengo aldiz antolatu da ekimen hau gure Ikastolan, eta izugarria izan da ikasle, langile eta gurasoek eskainitako laguntza. Eskerrik asko, bereziki, ekimenean parte hartu zuten ikasleei, lan bikaina egin baitzuten.