Aste honetan zehar Lehen Hezkuntzako ikasleek pelikula bat ikusteko aukera izan dute Tinko Euskara Elkartearen “Euskara Zinema Aretoetara” programaren eskutik. 

Aurtegoan, ikasleek ezin izan dute zinemara joan, hortaz, zinema gure Ikastolara etorri da! Arratsalde batez gelan goxo-goxo jarri eta ziklo bakoitzean filma bana ikusi dugu. Alde batetik, 1. 2. eta 3. mailakoek txori gazten baten istorioa kontatzen duen filma ikusi dute, Ploey. Bestalde, 4. 5. eta 6. mailako ikasleek Bonkers (txoriburuak) filma ikusteko aukera izan dute, 9 urteko neskatila baten istorioa.

Izugarri gozatu dute gure ikasleek!