Zuhaitz eguna ospatu dute 4. mailakoek

Urretxuko Udalak zuhaitz eguna ospatu du gaur eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek zuhaitzen landaketan parte-hartzeko aukera izan dute. Etxaburu inguruko lur-sail batean egin dituzte landaketak lorezaintzako arduradunenekin batera. Ikasleak bikoteka jarri eta atxurraren laguntzaz Haritzaren kimuak landatu dituzte. Gainera, lorezaintzako arduradunek zuhaitzen espezieen inguruko zenbait argibide ere eman dizkiete. Esperientzia polita izan da ikasleentzat.